Braulio Ondarroako (Bizkaia) eta Giante Gasteizko taldeek kontzertu bana eskainiko dute bihar, ostirala, Zestoako Gaztetxean. Musikariek postharcore eta rock and roll doinuz girotuko dute aretoa, 22:30etik hasita. Soldatapekoek sei euro ordaindu beharko dute sarrera, eta langabetu eta ikasleek, berriz, lau euro.
Brauliok iaz kaleratu zuen taldearen izen bera daraman lehen EPa; Giante laukoteak, berriz, Hamaika bigarren diskoa aurkeztuko du bihar Zestoako Gaztetxean.