Telefono mugikorra erabiltzen ikasteko saioak antolatu ditu 3Z (Zestoan Zahartzaroa Zainduz) elkarteak behar hori duten herritarrentzat. Jubilatuen tabernan eskaintzen dituzte saio horiek, astelehenetan eta asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara. Antolatzaileek adierazi dutenez, Whatsapp aplikazioa nahiz sare sozialak erabiltzen irakasten dute, besteak beste, ikastaroan.
Interesa dutenek ez dute aurrez izena eman beharrik izango, baina saioen inguruko informazio gehiago behar duenak 633 55 07 29 telefonora deitu dezake.