Zestoako Euskara Foroak film laburren lehiaketa antolatu du abenduaren 3an ospatuko den Euskararen egunerako. 16 urte arteko haurrei eta gaztetxoei zuzendurik dago lehiaketa, eta partaideek euskal abesti bat aukeratu eta horrekin dantza egin beharko dute. Horrekin, 15-30 segundoko film bat grabatu beharko dute, eta abenduaren 1a baino lehen zestoakoeuskarazerbitzua@gmail.com helbidera bidali. Abenduaren 3an sariketan parte hartu duten film guztiak eskainiko dituzte.