Ostiral honetan, azaroak 19, herri batzarra izango da Arroabean auzo elkarteak antolatuta. 18:30ean izango da juntadizoa, Arroabeko eskola zaharrean, eta auzotar orok izango du bertan parte hartzeko aukera. Ostiraleko batzarrean, orain arte egindakoaz, auzoaren egungo egoeraz eta aurrera begirakoez hitz egingo dute.