Ezkaizto kultur elkarteak antolatuta, gaztaina erre eguna ospatuko dute hilaren 26an, ostiralez, Zestoako Arroabea auzoan, eta egitasmoaren barruan bi ekintza izango dira. Batetik, Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2022ko agendaren aurkezpena egingo du, 17:30ean, eskola zaharrean, eta bertaratzen direnek baratzeen, lorategien, fruitu arbolen eta gaiari lotutako bestelako kontuen inguruko galderak egiteko aukera izango dute saioaren amaieran. Bestetik, gaztaina jana egingo dute frontoian, 19:30ean hasita.