Bizitza plataformak deitutako manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

Amaia Urbieta Arruti 2021eko azaroaren 12a

Azaroaren 27an izango da manifestazioa Bilbon, eta "osasuna eta askatasuna" aldarrikatuko dituzte bertan.

"Osasuna eta askatasuna" aldarrikatzeko manifestaziora deitu du Bizitza plataformak hilaren 27rako. "Gizateriaren kontra azken hilabeteetan egiten ari diren krimenak" ere salatuko dituzte, EiTBk Bilbon daukan egoitzatik 16:30ean abiatuko den mobilizazioan. 

Hainbat herritatik antolatu dituzte autobusak protestarekin bat egiteko; tartean, baita Azkoititik, Azpeititik, Zestoatik eta Zarauztik ere. Izena eman nahi dutenek  650 43 18 59 (Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako autobuserako) eta 650 43 18 59 (Zarauzko autobuserako) telefono zenbakietara deitu dezakete. Manifestazioa arratsaldean izango bada ere, 12:00etan hasiko dituzte Bilboko ekintzak, eta jakinarazi dutenez, autobus batzuk goizetik abiatuko dira eta beste batzuk arratsaldean, protestarako. Geltokietako ordutegiak izen ematearen arabera zehaztuko dituztela eta itzulera ordua 20:30ean izango dela jakinarazi du plataformak.

Mobilizazioaren eta plataformaren inguruko informazio gehiago Bizitzaren web orrian dago eskuragarri. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide