Asteartean hasi zuten Zestoan 2021eko Mendi Astea. Agiro mendi klubak eta udalak antolatu dute ekinaldia, eta hiru hitzordu izango dira guztira; gaur horietako azkena.
Asteazkenean korapilo tailerra egin zuten, eta mendi klubeko kideek azaldu dutenez, 11 lagun elkartu ziren guztira; tailer hori izan da aurtengo edizioko berrikuntza. 19:00etan egin zuten saioa, Alonderon, eta mendirako sokak erabiltzen ikasi zuten partaideek saioan. Mendi Asteko tailerraz gain, korapiloen ezagutzan sakontzeko beste saio praktiko bat ere egin nahi dute Agirokoek aurrera begira.
Mendi Astearekin amaitzeko, mendiko proiekzio eta hitzaldi bat jarraitzeko aukera izango dute mendizaleek gaur: hain zuzen ere, Jose Luis Eizagirre azkoitiarrak Ilusio batetik… Dhaulagiri VII-Putha Hiunchuli (7.246 m) saioa eskainiko du, 19:00etan.