Barsanti konpainiaren Legea gu gara antzezlanarekin gozatu ahal izan dute gaur arratsaldean Arroabeko pilotalekuan elkartu diren herritarrek. Istiluen kontrako bi polizia, furgoneta berezi bat eta hortik aurrerako gorabeherak adi jarraitu dituzte ikusleek, irribarrea ezpainetan eta algaraka ere bai, tarteka.