Antzerkiaz gozatzeko auketa izango dute etzi Arroabean, baina ez hasieran iragarritako moduan. Zestoako Udalak antolatuta, Kale gorrian kale antzerki ikuskizuna eskaintzekoa zen Arroabeko plazan Barsanti konpainia. Ostiralerako dagoen eguraldi iragarpena dela eta, ordea, emanaldia tokiz aldatuko dute, eta antzezlana ere ez da hasieran iragarritako bera izango.
Horrela, Legea gu gara izeneko antzezlana da azkenean Barsantikoek Arroabean emango dutena, eta frontoian izango da emanaldia, ez plazan. Ordutegia mantendu egingo dute: 17:00etan hasiko da antzerki emanaldia.
Antzezlan bera ez bada ere, badu lotura Legea gu garak Kale gorrianekin; hasieran iragarrita zegoen lanaren spin off gisara aurkezten dute Barsantikoek Legea gu gara. Parodia kutsuarekin, umorea eta gizarte gaiak lotzen ditu antzerki konpainiak lan berriarekin.