Sherpa.ai Azkolari Txapelketa Nagusiko sailkapen proba jokatu da gaur arratsaldean Zestoako kiroldegian. Lehen Mailako hamahiru aizkolari gizonetan eta hiru emakumeetan aritu dira finalerako txartela lortzeko lehian. Eskualdeko hiru aizkolari aritu dira: Mikel Larrañaga azpeitiarra, Eneko Otaño beizamarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra. Hirurek lortu dute azaroaren 21ean Bilbon jokatuko den final handirako txartela. Gainera, Larrañagak lan bikaina egin du sailkapen probako denbora onena eginez.
Gizonek sei enbor ebaki behar izan dituzte gaur Zestoako jardunaldian: bi kanaerdi 54", bi 60" eta bi oinbiko 72". Aizkolari azpeitiarrak 16 minutu eta 44 segundo behar izan ditu lanak bukatzeko. Haren atzetik gertu ibili da beizamarra, bigarren denbora onena eginda, 17 minutu eta 57 segundo.
Gizonetan honako sei aizkolariak sailkatu dira finalerako:
1- Mikel Larrañaga (Azpeitia): 16 ́44”
2- Eneko Otaño (Beizama): 17 ́57”
3- Iker Vicente (Otsagabia, Nafarroa): 18 ́11”
4- Aitzol Atutxa (Dima, Bizkaia): 19 ́16”
5- Julen Alberdi Txikia IV.a (Azkoitia): 19 ́25”
6- Jon Irazu (Zizurkil, Gipuzkoa): 20 ́03”
Finala jokatzetik kanpo geratu diren beste aizkolariak izan dira: Ugaitz Mugerza (20 ́33”), Julen Larrea (21 ́06”), Iñaki Azurmendi (21 ́10”), Jexux Mugika (22 ́05”), Arkaitz Jauregi (23 ́50”), Jon Rekondo (24 ́16”) eta Eloy Corchero (24 ́48”). Azken horrek, azkena sailkatuta, Promozio mailan jokatu beharko du datorren denboraldian.
Emakumeen kasuan, Karmele Gisasola Zelai III.a, GaraziArrutieta UxueAnsorregik jokatu dute Zestoan, eta 36”ko lau enbor ebaki behar izan dituzte. Gisasola izan da lanak amaitzen aurrena, 9 minutu eta 5 segundoko denborarekin. Uxue Ansorregik 9 '11 "ko denbora egin du, eta Garazi Arruti hirugarrena izan da, 13 '22" denboran bukatuta. Finala jokatuko duten hiru emakumeak Zelai III.a, Maika Arostegi eta Uxue Ansorregi izango dira.