Zestoako Udal Liburutegia goizez eta arratsaldez irekiko dute azaroaren 2tik aurrera

Urola Kostako Hitza 2021eko urriaren 27a

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute liburutegia. Ikasgela zerbitzua 09:00etatik aurrera erabili ahal izango da, betiere aurrez eskaera eginda.

Zestoako Udal Liburutegian aldaketak izango dira azaroaren 2tik –asteartea– aurrera. Hain zuzen ere, goizez eta arratsaldez irekiko dute liburutegia egun horretatik aurrera, eta ikasgela zerbitzua ere zabaldu egingo dute. Honako ordutegi hau izango da liburutegian azaroaren 2tik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Ikasgela zerbitzua ere ordutegi berean erabili ahal izango da; dena den, goizetan liburutegia 10:00etan irekiko bada ere, ikasgela zerbitzua 09:00etatik aurrera erabiltzeko aukera izango da, betiere aldez aurretik eskaera eginez gero.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide