Zsetoako Udalak datozen egunetan komun publikoa jarriko du Gurutzeko autobus geltoki zaharrean. Atzo hasi ziren geltoki zaharreko markesina kentzen, eta bertan jarriko dute komun publiko berria. Markesina, aldiz, San Juan ermita aurreko plazan jarriko dute.