Hiru kontzertu izango dira larunbatean Zestoako Gaztetxean

Ane Olaizola 2021eko urriaren 18a

Ukabil, Aurrez aurre eta Istilu taldeak igoko dira taula gainera, eta 22:30ean hasiko dira zuzenekoak.

Hilabeteak kontzerturik izan gabe egon ostean, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da datorren larunbatean Zestoako Gaztetxean. Izan ere, hiru talderen emanaldiak izango dira 22:30etik aurrera, eta honako hauek igoko dira taula gainera: Ukabil, Aurrez aurre eta Istilu. Azken talde hori Azpeitiko bost gaztek osatzen dute, eta punk-Oi! doinuak lantzen dituzte. Hemen irakur daiteke Urola Kostako Hitzak taldeari 2019an egin zion elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide