Auzo txikia handi bilakatu da Txikitasunean Handi festarekin

Ihintza Elustondo 2021eko urriaren 17a

Txikitasunean Handi asteburuari amaiera emateko, baserritarren eta artisauen azoka egin dute Arroabean. Jende ugari bertaratu da.

Txikitasunean Handi asteburuari amaiera emateko, baserritarren eta artisauen azoka egin dute goizean Arroabean. Auzoko Txikitasunean Handi elkarteak Txara denda eta kooperatibakoekin elkarlanean antolatu du ekintza, eta Arroabean orain arte egin den era horretako azokarik handiena izan da gaurkoa. Barazkiak, ogia, gazta, eztia, marmelada, sagardoa, arropak eta osagarriak, bitxiak, ukenduak, xaboiak, egur lanak… Askotariko produktuak jarri dituzte ikusgai eta salgai inguruko baserritarrek eta artisauek, eta taloak dastatzeko aukera ere izan da. Jende ugari bertaratu da, eta eguraldi eguzkitsuak lagunduta, giro ederra sortu da.

Ostiralean hasi zituzten asteburuko ekintzak, bertso tramarekin. Atzo, berriz, Arrua Bira mendi buelta egin zuten hainbat auzotarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide