Zenbat bizilagun ditu Zestoako Arroa Goia auzoak? Eta zein festa ospatzen dira bertan? Bi galdera horiek eta gehiago egin ditu Mireia Galarza kazetariak GUKA magazineko bigarren denboraldiko lehen atalean Zestoako kaleetan zehar. Herritar batzuk fin ibili dira, beste batzuk ez horrenbeste. Kontuak kontu, herriguneko biztanleek badute auzoaren berri.