Adinekoei zuzendutako kartoizko altzarien tailerra egingo dute Zestoan

Urola Kostako Hitza 2021eko urriaren 6a

3Z taldeak antolatu du ikastaroa, eta haren inguruko informazioa emateko bilera egingo dute urriaren 13an, 16:00retan, anbulatorio zaharrean.

3Z (Zahartzaroaren Zaintza Zestoan) taldeak antolatuta, adinekoei zuzendutako kartoizko altzarien ikastaroa egingo dute Zestoan. Tailerra negu guztian zehar martxan izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Urriaren 13an, asteazkena, ikastaroaren inguruko informazioa emateko saioa izango da, 16:00etatik 18:00etara, anbulatorio zaharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide