Zestoako Euskara Foroak ikasturteari ekingo dio asteazkenean

Ane Olaizola 2021eko urriaren 5a

18:00etan bilduko dira, udaletxean, eta besteak beste, taldeak aurrera begira dituen erronkak jorratuko dituzte bertaratzen direnek.

Udaletxean egingo dute bilera.

Zestoako Euskara Foroak ikasturteko lehen bilera egingo du bihar, asteazkena. 18:00etan elkartuko dira udaletxeko areto nagusian, eta hainbat gai izango dute hizpide: besteak beste, Amelia Barquinek eskaini zuen hitzaldiaren balorazioa egingo dute, aurrera begirako erronkak landuko dituzte eta Zestoako euskara plana jorratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide