Amelia Barkin Mondragon Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean Zestoan. Euskara Foroak antolatuta eskainiko du solasaldia Euskara, immigrazioa eta eskola. Zenbait gogoeta izenburupean. Alonderoko kultur aretoan izango da, 19:00etan hasita, eta hara joan nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharrik izango.