Xabin Etxaideren oroimenezko ekitaldiak egingo dituzte larunbatean

Urola Kostako Hitza 2021eko irailaren 21a

Larunbatean 36 urte beteko dira GALeko bi kidek zestoarra tiroz hil zutenetik. Gertaera salatzeko, 09:00etan Ertxina mendira igoko dira, eta 13:00etan monolitora kalejira egingo dute.

Larunbatean, irailak 25, 36 urte beteko dira GALeko bi kidek Xabin Etxaide zestoarra tiroz hil zutenetik. Baionako Monbar hotelean izan zen hilketa, eta zestoarrarekin batera hil zituzten Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena ere. Gertaera hori salatzeko, urtero bezala, Etxaide omenduko dute hilketaren urteurrenaren egunean. Hain zuzen ere, ekitaldiak egingo dituzte larunbatean: lehenik, Ertxina mendira irteera egingo dute, 09:00etan abiatuta, eta ondoren, 13:00etan, Etxaideren omenezko monolitora joango dira kalejiran, plazatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide