Izena emateko epea ireki du Zestoako Arte Eszenikoen Eskolak

Andoni Elduaien 2021eko irailaren 20a

Urrian hasiko dute ikasturte berria eskolan, eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Antzerkigintzan, jantzigintzan eta eszenografian sakontzeko aukera eskainiko dute.

2021-22 ikasturteko matrikulazio epea ireki du Zestoako Arte Eszenikoen Eskolak. Urrian hasiko dute ikasturtea, eta ekainaren amaiera bitartean egongo da irekita. Haur, gazte eta helduentzako antzerki saioak eskainiko dituzte bertan.

Jantzigintza eta eszenografia landu nahi dutenek ere parte-hartu ahal izango dute eskolan, beti ere aktore lanik egin gabe. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko eromenprodukzioak@gmail.com  edota  636 906 737 ean egin daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide