Itxaropena dantza taldeak brokel dantza emanaldiarekin girotu du Zestoako frontoi zaharra. 19:00etan hasi dute emanaldia, eta herritar ugari bertaratu da dantzen zikloa gertutik jarraitzera. Udako egitaraua osatzeko herriko elkarteak bildu zirenean, dantza taldeak brokel dantzak plazaratzeko proposamena egin zuen, eta ekitaldi hori da arratsaldean erakutsi dutena. Hain zuzen ere, tadizioz Gipuzkoan dantzatu izan diren dantzek osatzen dute brokel zikloa.
Herriko hiru musikari eta Itxaropena taldeko 22 dantzarik parte hartu dute arratsaldeko emanaldian. Honako dantzak eskaini dituzte arratsaldeko emanaldian Itxaropenako dantzariek: agurra, boastitzea edo painelo dantza, makil txikiena, makil handiena, uztai txikiena, uztai handiena, brokel makilena eta zinta dantza.