Xaboi solidoak egiten ikasteko ikastaroa izango da datorren ostegunean Zestoako Alondero aretoan. Aiora Urbietak eskainiko du saioa, eta parte-hartzaileek aurpegirako nahiz gorputzerako xaboiak egiten ikasiko dute.
Portale kultur elkarteak antolatutako ikastaroa bi ordukoa izango da, 18:00etatik 20:00etara bitartekoa. Portaleko bazkideek hamar euro ordaindu beharko dute parte hartzeko, eta gainerako herritarrek, berriz, hamabi euro. Portalen eman behar da saiorako izena.