Aizarnako plazako segurtasun neurrien inguruko bilera deitu du Zestoako Udalak astearterako

Maialen Etxaniz 2021eko irailaren 16a

Herritarrek Aizarnako plazan segurtasun neurriak ezartzeko egindako eskaerari erantzuteko bilkura izango da asteartekoa. Herri Etxean jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Zestoako Udalak bilera deitu du Aizarnako plazan segurtasun neurriak ezartzeko jasotako eskaerari erantzuteko. Asteartean, irailak 21, egingo dute bilkura, Herri Etxean, 19:00etan hasita. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide