Ikasturte hasierako batzarra egingo du asteartean Zestoako Gazte Asanbladak

Maialen Etxaniz 2021eko irailaren 16a

Zestoako Gaztetxean egingo dute batzarra, 18:00etan hasita. Bertan, ikasturterako plangintza eta taldeen lan ildoak izango dituzte hizpide.

Ikasturtea hastearekin batera, Zestoako Gazte Asanbladak ikasturte hasierako batzar irekia deitu du astearterako. Hilaren 21ean, 18:00etan, elkartuko dira Gaztetxean. Bertan, asanbladaren antolakuntzaren berri emateaz gain, azpitaldeen lan ildoak azalduko dituzte. Era berean, ikasturteko plangintzaren nondik norakoei buruz arituko dira .

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide