Naroa Agirre, San Mateo txapelketako finalera

Aitziber Arzallus 2021eko irailaren 16a

Finalderdietan, Agirrek eta Olatz Arrizabalagak 22 eta 14 irabazi diete Leire Garai eta Mirian Arrillagari. Finala hilaren 25ean jokatuko dute Logroñoko Adarraga pilotalekuan.

Emakumezkoen I. San Mateo pilota txapelketaren finalerako txartela lortu du Naroa Agirre zestoarrak, atzo Naiaran (Errioxa, Espainia) jokatutako pilota mistoko finalerdia irabazita. Agirrek eta Olatz Arrizabalagak osatutako bikoteak 22 eta 14 mendean hartu zituzten Leire Garai eta Mirian Arrillaga. Hilaren 25ean Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatuko dute txapelketaren finala, Amaia Aldairen eta Andrea Capellanen kontra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide