Auto gidari bat zauritu da Zestoan izan den trafiko istripuan

Julene Frantzesena 2021eko irailaren 15a

Auto eta autobus baten arteko ezbeharra Bainuetxeko bihurgunean izan da, GI-631 errepidean, 07:10 aldean. Trafikoa moztuta izan da une batez, baina dagoeneko bere onera itzultzen ari da egoera.

Autobus eta auto baten arteko istripua izan da gaur, 07:10 aldean, GI-631 errepidean, Zestoan. Aurrez aurre jo dute bi ibilgailuek, eta Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari adierazi dionez, auto gidaria zaurituta eraman dute ospitalera.

Ezbeharra Bainuetxeko bihurgunean izan da, Azpeitiko noranzkoan, eta une batez, itxita izan da errepidea. Dena den, bere onera itzultzen ari da dagoeneko egoera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide