Gazte Topagune Sozialista aurkeztuko dute Azkoitian eta Zestoan, ostiralean

Aitziber Arzallus 2021eko irailaren 13a

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek antolatu dute Gazte Topagune Sozialista, eta urriaren 8tik 12ra egingo dute Altsasun (Nafarroa). Aurkezpen ekitaldietan Topagunerako izena emateko aukera egongo da.

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek antolatuta, urriaren 8tik 12ra Gazte Topagune Sozialista egingo dute Altsasun (Nafarroa). Horren inguruko xehetasunak azaltzeko, hitzordu bana jarri dute Azkoitian eta Zestoan, ostiralerako.

Azkoitiko aurkezpena Goiko Losan izango da, 18:30ean hasita, eta Topagunearen nondik norakoen berri eman ostean, Nora eta Mirariren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Zestoako aukezpena, berriz, Gaztetxean izango da, 18:30ean hasita, eta azalpenen ostean, luntxa egongo da. Bietan egongo da aukera Topagunerako izena emateko.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide