Larunbatean arraza libreko ardi txakurren Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute Zestoan

Andoni Elduaien 2021eko irailaren 13a

17:30ean hasiko da lehia, herriko futbol zelai zaharreko zelaian. Zazpi ardi txakurrek parte hartuko dute txapelketan.

Datorren larunbatean, irailak 18, XXII. Arraza libreko ardi txakurren Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute Zestoan. 17:30ean hasiko da lehia herriko futbol zelai zaharreko belardian. Zazpi artzainek parte hartuko dute txapelketan: Peio Segurola matxinbentarra –Argi txakurrarekin–, Mikel Aizpurua oiartzuarra –Argi txakurrarekin–, Manuel Gorriti aizarnazabaldarra –Indo txakurrarekin–, Javier Gaztañaga –Artzai txakurrarekin– eta Javier Gaztañaga –Yita txakurrarekin– antzuolarrak, Inaxio Etxeberria azpeitiarra –Mixx txakurrarekin– eta Gaizka Etxaniz –Ira txakurrarekin–. Bittor Bengoetxeak eta Jose Antonio Arrilagak epaituko dute horiek egindako lana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide