Trial zirkuituaz gozatu dute Zestoako gaztetxoek

Maialen Etxaniz 2021eko irailaren 9a

16:30etik 18:30era, haurrei eta gaztetxoei zuzendutako trial zirkuitua jarri dute kiroldegiaren atarian, eta lagun ugari animatu da ekintzan parte hartzera. Ondoren, 18:30ean hasita, trial ikuskizuna eskainiko dute.

Zestoako Udalak antolatuta, zestoarrek bizikletaz gozatzeko aukera izan dute gaur arratsaldean; izan ere,   haurrei eta gaztetxoei zuzendutako trial zirkuitua eta ikuskizuna eskaini dituzte kiroldegiaren ondoko aterpean. Eguraldia lagun egin dute trial zirkuitua, 16:30ean hasita, eta Irene Caminosek eta Javi Alonsok gidatuta. Gaztetxo ugari animatu da saioan parte hartzera, eta bi orduz aritu dira bizikletekin askotariko ariketak egiten. Zirkuitua amaitutakoan hasiko da trial ikuskizuna, 18:30 aldera. 

Hona hemen gaurko trial zirkuituko zenbait argazki: 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide