Esku pilota jaialdia antolatu du Zestoako Abantzu pilota elkarteak biharko

Andoni Elduaien 2021eko irailaren 7a

18:30ean hasiko dira eskuz binakako pilota partidak herriko pilotaleku zaharrean. Aurreneko partidan emakumezkoak arituko dira nor baino nor gehiago, eta gizonezkoak bigarrengoan.

Zestoako Abantzu pilota elkarteak esku pilota jaialdia antolatu du biharko, asteazkena. 18:30ean hasiko dira pilota partidak. Lehen partidan, Amaia Aldaik eta Naroa Agirrek osatutako bikoteak Iera Agirreren eta Olatz Ruiz de Larramendiren aurka jokatuko dute. Bigarren partidan, berriz, Alex Juaristi eta Oier Alonso bikoteak Julen Odriozolak eta Ibai Salegik osatutako bikotearen aurka jokatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide