Trial zirkuitua eta ikuskizuna izango dira ostegunean, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2021eko irailaren 7a

16:30etik 18:30era, haurrei eta gaztetxoei zuzendutako trial zirkuitua izango da, eta ondoren, trial ikuskizuna. Irene Caminosek eta Javi Alonsok gidatuko dute saioa.

Zestoako Udalak antolatuta, bizikletaz gozatzeko aukera izango da ostegunean –irailak 9–, Zestoan. Lehenik, haurrei eta gaztetxoei zuzendutako trial zirkuitua izango da, 16:30etik 18:30era bitartean. Ondoren, berriz, trial ikuskizuna eskainiko dute. Irene Caminosek eta Javi Alonsok gidatuko dute saioa, eta kiroldegiaren ondoko aterpean izango dira ekintzak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide