Harriet Ugarte eta Aiert Uria txapeldun, Zestoako XI. Pilotari Gazteen Sariketan

Maialen Etxaniz 2021eko irailaren 4a

Gaur goizean jokatu dituzte txapelketaren barruko partidak Zestoako herriguneko frontoian, 11:00etan hasita. Hainbat herritarren begiradapean jokatu dituzte finalak Zestoako pilotari gazteek. Alebinetan Harriet Ugartek lortu du txapela, Mikel Zabalaren aurkako partida 16-15 irabazita. Infantil mailan, berriz, Aiert Uria izan da nagusi, Aritz Alonso 18-11 mendean hartuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide