Musika eta hitzak uztartuta, 'Soinu magikoak' plazaratu dituzte Zestoan

Urola Kostako Hitza 2021eko irailaren 4a

Soinuaren Bidaia proiektuko 'Soinu magikoak' ekitaldia izan zen atzo, ostirala, Zestoako parrokian. Toti Martinez de Lezea idazleak eta hainbat musikarik parte hartu zuten saioan. Jende ugari bertaratu zen.

Udan zer Zestoan? egitarauaren barruan, Soinuaren Bidaia proiektuko Soinu magikoak ekitaldia izan zen atzo, ostirala, Zestoako parrokian. 20:00etan hasi zen hitzak eta musika uztartzen dituen emanaldia. Ikusmina piztu zuen saioak, eta jende ugari bertaratu zen.

Alde batetik, Toti Martinez de Lezea idazleak hitzak eskaini zituen, eta euskal mitologiaren inguruan aritu zen; eguzkiloreak, sorginak, jainkosak, iratxoak eta herensugeak izan zituen hizpide. Bestetik, hainbat musikari izango dira agertokian: Alberto Urretxo (tronboia) eta Adriana Grigoras (biola), Bilboko Orkestra Sinfonikoko kideak, Amaia Zipitria (pianoa) Musikeneko irakaslea eta Garikoitz Mendizabal (txistua) zestoarra. Zestoarekin lotura duten hainbat doinu ere eskaini zuten; besteak beste, Zestoan lasai-lasai eta Atta eta ama abestiak.

Soinuaren Bidaia Alberto Urretxo tronboi jotzaileak gidatzen duen ekimena da, eta euskal kulturaren alor desberdinak elkartu eta zerbait berezia eskaintzea du xede, beti ere, kalitatez eta musikaren bidez zerbait transmititzeko asmoz.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide