Aizarnako Herri Elkarteak antolatuta, askotariko ekintzak egin zituzte abuztuan zehar Aizarnan. Atzo, igandez, izan zen antolatutako azken hitzordua. Hain zuzen, Berdinki zirkuaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten aizarnarrek atzo, 18:30ean hasita. Plazan eskaini zuten zirku emanaldia Berdinkikoek, eta bertaratutakoek gogotik gozatu zuten emanaldiaz.
Abuztuak jaiak izan ohi dira Aizarnan, eta Zestoako Udalak festak ez antolatzeko erabakia hartu zuenez, hainbat ekitaldi solte egin dituzte auzotarrek hilabetean zehar. Besteak beste, bizikleta ikuskizuna eta Joxe Kruz Gurrutxaga aktorearen bakarrizketa saioa izan dira abuztuan Aizarnan.