Apaxi ipuin kontalariaren saioa eta Zinea Izarpean izango dira ostiralean Zestoan

Anartz Izagirre 2021eko abuztuaren 25a

19:00etan izango da ipuin kontaketa, Euskal Herria plazan. Saioa irekia izango da, baina edukiera mugatuta egongo da. Zinea Izarpean saioen barruan, berriz, bi film ikusi ahal izango dira plazan: 'Haizearen egia' 21:00etan, eta 'Suharra' 22:00etan.

Aurrera jarraitzen dute Udan zer Zestoan? egitarauaren barruko ekitaldiek, eta ostiralean, hilak 27, Apaxi ipuin kontalariaren emanaldia izango da. 19:00etan hasiko da saioa, Euskal Herria plazan, eta interesa dutenek aurrez ez dute izena eman beharrik izango. Hala eta guztiz ere, edukiera mugatuta egongo da saioan. Horrez gain, Zinea Izarpean saioen barruan bi film eskainiko dituzte plazan; alde batetik, Haizearen egia pelikula ikusi ahal izango da, 21:00etan, eta bestetik, Suharra, 22:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide