Gipuzkoako Sega Txapelketa Aizarnan jokatuko da irailaren 4an

Anartz Izagirre 2021eko abuztuaren 25a

Aranburu landetxearen parean izango da norgehiagoka, 12:00etan hasita. Emakumeen mailan zein gizonenean launa segalari arituko dira lehian.

Gipuzkoako Herri Kirolen Federazioak antolatuta eta Zestoako Udalaren laguntzarekin, Gipuzkoako Sega Txapelketa izango da datorren irailaren 4an, larunbata, Aizarnan. 12:00etan hasiko da proba Aranburu landetxearen parean, eta bertan, lau emakume eta lau gizon arituko dira nor baino nor gehiago. Hain zuzen ere, emakumeen mailan Alaitz Imaz, Malou Henriksen, Ainara Otamendi eta Ainhoa Mazkiaran segalariek parte hartuko dute; gizonen mailan, aldiz, Julen Gabirondok, Jon Otegik, Mikel Lizartzak eta Iñigo Mercaderrek. Sarrerak hamar euroren truke eskuratu ahal izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide