Iruzur saiakera bat izan dela eta, herritarrei adi egoteko deia egin die Zestoako Udalak

Julene Frantzesena 2021eko abuztuaren 19a

Erakundeak azaldu duenez, Gizarte Zerbitzuen izenean adinekoak bizi diren etxebizitzara egindako bisita baliatzen dute indarkeriarik gabe eta bizilagunek ohartu gabe lapurreta egiteko. Udalak gogorarazi du erakundeetako Gizarte Zerbitzuek hitzordua jartzen dutela bisita egin aurretik.

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, iruzur saiakera bat izan zen orain dela egun batzuk herriko auzo batean. Erakundeak azaldu duenez, Gizarte Zerbitzuen izenean adinekoak bizi diren etxebizitzara egindako bisita baliatzen dute indarkeriarik gabe eta bizilagunek ohartu gabe lapurreta egiteko.

Udalak gogorarazi du halako bisitak aldez aurretik telefono bidez hitzordua zehaztuta egiten dituztela Gizarte Zerbitzuek, eta beraz, aurrez hitzartu gabeko bisita bada, ez dela ez Zestoako Udalarena, ez Gipuzkoako Foru Aldundiarena izango.

Ertzaintza gertakariaren jakinaren gainean dagoela esan du udalak, eta gertakariaren jarraipena egingo duela ere bai. Hori dela eta, herritarrei adi egoteko deia egin dio erakundeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide