Datorren astearekin iritsiko dira 'Udan Zer Zestoan?' ekimeneko ekitaldirik mamitsuenak, eta Zestoako Udala dagoeneko hasi da plazan agertokia muntatzen eta azpiegitura egokitzen.
Ostiralean, abuztuak 20, Trikidantz taldea izango da Zestoan, eta erromeria talde horrekin batera agertokian izango dira Zestoako hainbat dantzari eta trikitilari, hala nola Aiala Etxabe eta Eider Iraola trikitilariak.
Emanaldia doakoa izango da, baina hara joateko sarrerak aurrez eskuratu behar dira Zestoako Turismo Bulegoan (Ekainberri) edo 943-86 88 12 telefonora deituta.
Egitarau oparoa
Trikidantz taldearena lehen emanaldia baino ez da izango. Izan ere, Apaxi ipuin kontalariaren saioa eta Haizearen egia filmaren eta Suharra dokumentalaren emanaldia ere izango dira hilaren 27an. Hilaren 28an, zapatua, berriz, Bulego eta Nogen taldeak izango dira Zestoan, eta igandean, Arkupetan txarangaren kontzertua eta Korosagasti filmaren emanaldia izango dira.
Hona hemen egitaraua:
Abuztuak 20
- 22:00etan, Trikidantz plazan.
Abuztuak 27
- 19:00etan, Apaxi ipuin kontalaria, Euskal Herria plazan.
- 21:00etan, Zinea Izarpean, plazan. Haizearen egia filma.
- 22:00etan, Zinea Izarpean, plazan. Suharra filma.
Abuztuak 28
- 22:00etan, Bulego eta Nogen taldeen kontzertuak, plazan.
Abuztuak 29
- 19:00etan, igandeetako txaranga arkupeetan.
- 22:00etan, Zinea Izarpean, plazan. Korosagasti filma.
Irailak 3
- 20:00etan, Soinu magikoak, Zestoako elizan. Toti Martinez de Lezea eta musikariak (Alberto Urretxo eta taldea).
Irailak 4
- 11:00etan, Zestoako XI. Gazteen Pilota Txapelketa (finalak), frontoi zaharrean.
- 22:00etan, Zea Mays, plazan.
Irailak 5
- 18:00etan, Zestoako X. Trikitilari Gazteen Txapelketa, plazan.
Irailak 8
- 18:30ean, pilota jaialdia, frontoi zaharrean. (Gizon eta emakume helduak).
Irailak 9
- 16:30etik 18:30era, haur eta gaztetxoen trial zirkuitua.
Irailak 10
- 20:00etan, Zestoako Musika Bandaren kontzertua, plazan.
Irailak 11
- 22:00etan, Manitu eta talde sorpresa, plazan.
Irailak 17
- 19:00etan, Itxaropena dantza taldea. (Brokel zikloa).
Irailak 19
- 19:00etan, igandeetako txaranga arkupeetan.
Irailak 26
- 19:00etan, igandeetako txaranga arkupeetan.