Umore faltarik ez Aizarnan

Julene Frantzesena 2021eko abuztuaren 16a

Umorea izenburupean gauzatu zuen saioa Joxe Kruz Gurrutxaga aktoreak, eta herritarrek barre egiteko parada bikaina izan zuten.

Joxe Kruz Gurrutxaga aktore azkoitiarrak bakarrizketa saioa eskaini zuen zapatuan Aizarnan. Umorea izenburupean gauzatu zuen saioa, eta herritarrek barre egiteko parada bikaina izan zuten.

Data hauetan jaiak izan ohi dira Aizarnan, eta Zestoako Udalak festak ez antolatzeko erabakia hartu zuenez, hainbat ekitaldi solte prestatu dituzte auzotarrek. Besteak beste, bizikleta ikuskizuna izan zen ostiralean.

Festa egunetatik kanpo, abuztuaren 29an, Berdinki zirkuaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute aizarnarrek. Ikuskizuna 18:30ean hasiko da, eta plazan izango da.

Gainera, Aizarnako Herri Elkarteak aurreratu du abuztu amaieran nahiz irail hasieran saguzaharrak ezagutzeko ekintzak antolatuko dituztela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide