Bizikleta ikuskizunaz gozatu dute Aizarnan

Julene Frantzesena 2021eko abuztuaren 14a

Atzo arratsaldean bizikleta ikuskizuna eskaini zuten Irene Caminosek eta Javi Alonsok Aizarnan. Udarako prestatu dituzten ekintzen barruan egin zuten erakustaldia bi horiek, eta haurrek ere izan zuten haiek prestatutako zirkuituan ibiltzeko aukera.

Gaur, berriz, Joxe Kruz Gurrutxagaren Umorea bakarrizketa saioaz gozatu ahal izango dute aizarnarrek, eta igandean, bertso pilota jaialdia izango da 18:30ean hasita.

Hona hemen atzoko irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide