'Udan zer Zestoan?' egitarauaren barruan Manitu taldearen eta talde sorpresa baten kontzertua iragarrita zituen Zestoako Udalak, baina gaur, astelehenarekin, jakinarazi du zein izango den talde sorpresa hori. Hain zuzen ere, Belako taldea Zestoan izango da irailaren 11n, zapatua.
Ez da, baina, hori izango datozen asteetan Zestoan izango den kontzertu bakarra. Izan ere, Zestoako Turismo Bulegoan eskura daitezke Trikidantzek (abuztuak 20), Bulegok eta Nogenek (abuztuak 28) eta Zea Maysek (irailak 4) eskainiko dituzten emanaldietarako sarerrak. Trikidantzen kontzerturako sarrerak edonork eskatu ahal izango ditu, baina gainerako kontzertuetara Zestoan erroldatutako herritarrek soilik joan ahal izango dute, eta horiek abuztuaren 20a bitartean eskatu ahal izango dituzte sarrerak.
Kontzertuez gain, baina, beste hainbat ekitaldi ere izango dira datozen egunetan eta asteetan, hala nola gaztetxoentzak ikuskizunak, kirol ekintzak, zinema emanaldiak eta abar.
Hona hemen egitarau osoa:
Abuztuak 13
- Ikuskizunak Aizarnan.
Abuztuak 14
- Ikuskizunak Aizarnan.
Abuztuak 15
- Ikuskizunak Aizarnan.
Abuztuak 20
- 22:00etan, Trikidantz plazan.
Abuztuak 27
- 19:00etan, Apaxi ipuin kontalaria, Euskal Herria plazan.
- 21:00etan, Zinea Izarpean, plazan. Haizearen egia filma.
- 22:00etan, Zinea Izarpean, plazan. Suharra filma.
Abuztuak 28
- 22:00etan, Bulego eta Nogen taldeen kontzertuak, plazan.
Abuztuak 29
- 19:00etan, igandeetako txaranga arkupeetan.
- 22:00etan, Zinea Izarpean, plazan. Korosagasti filma.
Irailak 3
- 20:00etan, Soinu magikoak, Zestoako elizan. Toti Martinez de Lezea eta musikariak (Alberto Urretxo eta taldea).
Irailak 4
- 11:00etan, Zestoako XI. Gazteen Pilota Txapelketa (finalak), frontoi zaharrean.
- 22:00etan, Zea Mays, plazan.
Irailak 5
- 18:00etan, Zestoako X. Trikitilari Gazteen Txapelketa, plazan.
Irailak 8
- 18:30ean, pilota jaialdia, frontoi zaharrean. (Gizon eta emakume helduak).
Irailak 9
- 16:30etik 18:30era, haur eta gaztetxoen trial zirkuitua.
Irailak 10
- 20:00etan, Zestoako Musika Bandaren kontzertua, plazan.
Irailak 11
- 22:00etan, Manitu eta talde sorpresa, plazan.
Irailak 17
- 19:00etan, Itxaropena dantza taldea. (Brokel zikloa).
Irailak 19
- 19:00etan, igandeetako txaranga arkupeetan.
Irailak 26
- 19:00etan, igandeetako txaranga arkupeetan.