Igogailua jartzeko lanak martxan dituzte Zestoa Herri Ikastetxean

Anartz Izagirre 2021eko abuztuaren 5a

Uztailaren bigarren astean hasi zituzten lanak, eta ikasturte berria hasterako igogailua prest egongo dela aurreikusten dute.

2021-2022 ikasturtean igogailu berria izango da Zestoa Herri Ikastetxearen eraikin nagusian. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak uztailaren bigarren astean hasi zituen eskolako irsigarritasuna hobetzeko lanak, eta irailerako obrak amaituta izatea aurreikusten dute. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ikasten dute eraikin nagusian, eta 1990-1991 zabaldu zuten zentroa.

(Argazkia: Danbolin)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide