Fundizio musika elkarteak eta Zestoako Gazte Asanbladak elkarlanean antolatuta, Fundizio Fest jaialdia egin zuten larunbatean Zestoan. Herriko hainbat taldek kontzertua eman zuten estazio zaharrean. Eguraldi txarra tarteko, karpapean egin zuten jaialdia, baina antolatzaileen arabera, "oso ondo" joan zen dena.
12:00etan hasi ziren kontzertuak; Displasy eta Hellwatch taldeek eskaini zituzten lehen saioak. 14:30etik 17:00etara, berriz, atsedenaldia egin zuten, eta 17:00etatik 20:00etara, Manitu, Rodeo eta talde sorpresaren –Ezpalak– kontzertuak entzuteko aukera izan zen. Eguna ondo amaitzeko, berriz, HGZ eta Triki DJen txanda izan zen, 23:00etara arte.
Hona hemen larunbateko argazkiak:
(Argazkiak: Fundizio elkartea)