Zestoa 2030 Herri Plangintzaren dokumentuak sarean jarri ditu udalak

Mailo Oiarzabal 2021eko uztailaren 28a

Plan estrategikoa osatu aurreko partaidetza prozesutik eratorritako disgnostikoa eta ondoren zehaztutako plangintza eskura dituzte herritarrek udalaren webgunean.

Zestoa 2030 Herri Plangintzaren emaitzak aurkeztu zituen Zestoako Udalak joan den ekainaren 24an, eta orain emaitza horien xehetasunak jasotzen dituzten dokumentuak herritarren esku jarri ditu udalak, aurkezpen horretan aurreratutakoa beteta.

Hain zuzen ere, bi dokumentu jarri ditu udalak sarean: batetik, plan estrategikoa osatu aurreko partaidetza prozesutik eratorritako disgnostikoa; eta bestetik, ondoren osatutako plangintza bera. Udalaren zestoa.eus webgunean kontsulta daitezke bi agiriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide