Bigarren urtez jarraian ez da festarik izan Arroagoian, baina asteburuan zehar hainbat ekitaldi izan dira. Gaur, Santa Ana egunez, herri kirol erakustaldia izan da Arroagoiko plazan, eta askotariko lanak egin dituzte Ostolaza aita-alabek harri-jasotzen eta Iñaki Azurmendik eta Mikel Larrañagak aizkoran. 19:00etan hasi da erakustaldia, eta hainbat herritar animatu dira saioa ikustera. Gaurko ekintzekin borobildu dute hiru egunetarako Arroagoian prestatutako egitaraua.
Hona hemen herri kirol erakustaldiko argazki bilduma: