Arroarren eta inguruko herritarren topaleku izan da asteburuan Arroagoiko pilotalekua. Festarik ezean, ekitaldiz betetako egitaraua prestatua zuten hiru egunetarako, Santio eta Santa Ana egunen bueltan. Larunbatean, Esti eta Mikel Markezen kontzertuarekin hasi baziren, atzo musika eta magia izan ziren nagusi pilotalekuan. Eguerdian, Zestoako Musika Bandak kontzertua eskaini zuen; eta arratsaldean, Iagomagoren ikuskizunarekin gozatu zuten. Gauean, berriz, herriko argazkilarien proiekzioa ikusteko parada izan zuten.
Gaur, hiru eguneko egitaraua borobiltzeko, herri kirol erakustaldia egingo dute Ostolaza aita-alabek harria jasotzen, eta Azurmendik eta Zalduak aizkoran. 19:00etan izango da, plazan.