Esti eta Mikel Markezen kontzertuarekin hasi dituzte Arroagoian asteburuko ekitaldiak

Nerea Uranga 2021eko uztailaren 24a

Asteburu honetarako kultur ekitaldiak antolatu dituzte Arroagoian. Gaur, larunbata, arratsaldean Esti eta Mikel Markez musikarien kontzertua izan da frontoian.

Arroagoian ez dituzte egun hauetan Santio eta Santa Ana festarik ospatuko. Dena den, kultur eskaintza oparoa eta herri kirol ekitaldi bat prestatu dituzte. Gaur, larunbata, Esti eta Mikel Markez musikarien kontzertua izan dute Arroagoiko frontoian. Markez aita-alabek Azal berritzen diskoko abestiak jo dituzte frontoian bildutakoen artean.

Segidan, zine emanaldia izango dute frontoian bertan, 22:30ean hasita.

Biharko eta astelehenerako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte Arroagoian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide