Iraurgi Berritzen garapen agentziaren Turismo Sailak hainbat bisita gidatu antolatu ditu udarako, eta txango horietako bat asteburuan egingo dute, Aizarnan. Hain zuzen ere, Aizarnako parrokia eta Santa Engrazia ezagutzeko aukera izango dute herritarrek Vicente Davila historialariaren eskutik, eta bide batez landa eremua ikusteko aukera ere izango da. Txangoa 10:00etan abiatuko da Aizarnako plazatik, eta hiru ordu eta erdiko iraupena izango du.
Bisitan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako, bi bide daude: 943-15 18 78 telefonora deituta eta i-loiola@urolaturismo.eus helbide elektronikora idatzita. Saioa doakoa izango da.