Joan den asteburuan Arroabean nola, datorrenean Arroagoian izango dute ekitaldiz betetako eskaintza. Santio eta Santa Ana festarik ez dute ospatuko aurten ere arroarrek, baina trukean, egun horietan kultur eskaintza zabala eta herri kirol ekitaldi bat ere izango dituzte aukeran. Frontoian egingo dituzte ekitaldi ia guztiak.
Hau da uztailaren 24tik 26ra, larunbatetik astelehenera, Arroagoian prestatu duten egitaraua:
Uztailak 24, larunbata
19:30. Esti eta Mikel Markezen kontzertua, frontoian. Ezinbestekoa da joan nahi dutenek izena aurrez ematea, 646 142 596 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita.
22:30. Zine emanaldia, frontoian.
Uztailak 25, igandea
11:00. Meza.
12:30. Zestoako Musika Bandaren kontzertua, frontoian.
19:00. Iagomagoren magia ikuskizuna, frontoian.
22:30. Auzoko argazkilarien proiekzioa, frontoian.
Uztailak 26, astelehena
11:00. Meza,
19:00. Herri kirol erakustaldia, plazan. Ostolaza aita-alabak ariko dira harri jasotzen, eta Azurmendi eta Zaldua aizkoran.