Deportazioari buruzko bi saio antolatu ditu Zestoako Sarek datozen asteetarako. Deportazioari begira, Antton etxera lelopean egingo dituzten bi hitzaldietan aurrena asteazkenean izango da; zehazki, Mikel Kortak eskainiko du sosaldia Alonderoko aretoan, 18:30ean hasita.
Bigarren saioa, berriz, Susana Panisellok eskainiko du uztailaren 28an. Hark Los deportados de ETA. Los olvidados del conflicto liburua aurkeztuko du toki eta ordu berean. Aurkezpena gaztelaniaz gauzatuko du Panisellok.